Arlo askotako 25 herritarrek, tartean Peio Reparazek, adierazpen bat sinatu dute, presoen giza eskubideak errespetatzeko eskatu dute. Larunbatean agerraldia egin zuten guztiek Donostian. Giza eskubideen alde euren ekarpena egin nahi dute, baina egiteko hori herritar guztiena dela azaldu zuten. Iragarri zutenez, apirilaren 12an Herritar Topaketa k antolatuko dituzte giza eskubideen alde ahalik eta sare “indartsu eta eraginkorrena” osatzeko.