Milioi bat euroko aurrekontua kudeatuko du Arbizuko Udalak aurten. Finantza egoerak ez du inbertsiorik egiteko aukerarik ematen eta udalak eskaintzen dituen zerbitzuei eustera bideratuko ditu bere ahaleginak. Miren Mendinueta alkateak azaldu digunez, udal finantzen egoera hobetu eta dituen zorrak murrizteko neurriak hartu dituzte. Horren barruan dago Tracasa enpresa publikoaren kontratazioa. Haren bidez udal zergak berrikusteko plana indarrean jarri du.
Kattuka haur eskolaren kanpoko aldean lan gutxi batzuk egiteko daude eta haiek despedituko dituzte aurten. Bestalde, Olatzea hotela udalak zuzenean kudeatzetik errentan ematera pasa da udala.