Baso aprobetxamendua salgai

Guaixe 2014ko apirilaren 7a

Arbizuko Udalak, enkante bidez, Basabean dagoen zuhaitz lote bat saldu nahi du. 2.486 pago dira enkante bidez salgai jarriko direnak. 96,17 m kubiko zur eta 1.827,23 metro kubiko egur egiten dute. Udalak 17.502,94 euroko (BEZ kanpo) balioa eman die. Interesatuek hilaren 29ra arteko epea dute eskaintzak aurkezteko.