Gaur goizean Guardia Civilak Asier Gartziandia atxilotu du. Lekukoak aipatuz www.ahotsa.info hedabideak zabaldu du atxilotzeko garaian Gartziandia lurrera bota eta gero eraman dutela. Dirudienez Iruñeko komandantzian deklarazioa hartu diote. Jakin ahal izan dugunez bere abokatuarekin hitz egin du Gartziandiak eta aurki aske gelditzea espero du. Antza sare sozialen bidez terrorismoa goratzea leporatu diote arbizuarrari.
Berria egunkariak jakinarazi duenez, Arbizuko atxiloketaz aparte Guardia Zibilak gaur beste bi atxiloketa egin ditu: bata Gernikan eta bestea Ormaiztegin. Hiruetan ere arrazoia bera litzateke. EFE agentziak zabaldu duenez 20 baino gehiago dira atxilotuak.