Gartziandia aske geldituko da

Guaixe 2014ko apirilaren 28a

Iruñeko Guardia Zibilaren komandantzian deklaratu ondoren aske gelditu da Asier Gartziandia. Hala jakinarazi dute gaur 20:00etan Arbizun egindako batzarrean. 100 bat pertsona elkartu dira informazioa jaso eta atxiloketa salatzeko.

Gaur goizean Guardia Civilak Asier Gartziandia atxilotu du. Lekukoak aipatuz www.ahotsa.info hedabideak zabaldu du atxilotzeko garaian Gartziandia lurrera bota dutela eta gero eraman dutela. Sare sozialen bidez terrorismoa goratzea eta terrorismoko biktimak umilatzea leporatu diote arbizuarrari eta gaurko sarekadan atxilotutako beste 16 pertsonei.