Arretxe nobela beltzaz Cuencan

Guaixe 2014ko apirilaren 29a

Asteburuan Cuencan Las casas ahorcadas, nobela beltzaren II. topaketa ospatu da.

Udal liburutegiko eleberri kriminaleko klubak antolatutako topaketan parte hartu zuen Jon Arretxek. Liburuak sinatzeaz aparte, arbizuarrak beste egile batzuekin batera segurtasun indarren korrupzioari buruzko mahai-inguru batean parte hartu zuen ostiralean. Larunbatean Shahmarán (Erein, 2009) liburuaz hitz egin zuen eta gainera Saharaz azpiko lurraldeetan kokatutako bere liburuez hizketatu zen Espainia beltza, pateratik ghettora saioan.