Ezkurdia gaur lehiara

Guaixe 2014ko maiatzaren 9a

Iker Arretxe izanen du aurkari gaur Zestoan, Buruz Buruko kanporaketan

Gaur hasiko da 2014ko Buruz Burukoa, Zestoan. Joseba Ezkurdia arbizuarrak Iker Arretxe izango du aurkari, 22:00etan, Zestoako pilotalekuan (ETB1). Biek ere final zortzirenetara sailkatu nahi dute, zain dagoen Retegi Biren kontra aritzeko. Baina horretarako lehia estua dute aurretik.

Orain arte bietako inor ez da gai izan Manomanistaren lehen kanporaketa gainditzeko. Iker Arretxek esperientzia handiagoa du, aurtengoa bere 5. parte-hartzea izango delako. Arbizukoak, aldiz, 2013an egin zuen bere debuta eta aurtengoa bere bigarren parte-hartzea izango da. Ez dago faborito argirik eta Ezkurdiak ez dio bere buruari inolako helbururik jarri nahi, tentsio horrek ez diolako mesederik egiten. Zorte onena opa diogu.

Zabaletak Untoria
Igandean Jose Javier Zabaletak Untoria izango du aurkari Buruz Burukoan. Partida Eibarren jokatuko da, 17:00etan hasiko den jaialdian (ETB1). Bi atzelari indartsuren lehia gogorra espero da.