Arbizu Nafarroako Herriz Herrikoan

Guaixe 2014ko maiatzaren 15a

Lehen jardunaldian Ultzamarekin berdindu zuen Arbizuk

Asteburuan hasi zen 45. Nafarroako Herriz Herriko pilota txapelketa. Txapelketako bigarren mailan eman du izena Arbizuk. Lehen jardunaldian Ultzamaren kontra aritu zen Arbizu, kimuetan, jubeniletan eta seniorretan. Bi herriek berdindu zuten, tantoen zenbaketa egin eta gero talde bakoitzak 58 tanto bildu baitzituen.