Arbizuk festetarako kartel lehiaketa deitu du

Guaixe 2014ko maiatzaren 22a

Garagarrilaren 2ra arteko epea dago lanak udaletxean aurkezteko.

San Juan festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Arbizuko Udalak. Sortzaileek ezin bestean honako testua sartu beharko dute: San Juanak Arbizu 2014. Parte-hartzaileek edozein teknika erabilita A3 edo haien proportzionala den neurri batean aurkeztu beharko dute lana. Lanak euskarri fisikoaz aurkeztu beharko da eta ahal izanez gero digitalean ere. Proposamenak plika sistema erabiliz aurkeztu beharko dira. Kartel irabazlearen egileak 200 euroko saria eskuratuko du.