Berastegi Nafarroako Antzerki Eskolaren ekoizpenean

Guaixe 2014ko maiatzaren 23a

Iruñeko egoitzan, Nafarroako Antzerki Eskolak gaur, 20:30ean, Idiotas contemplando la nieve antzezlana mustuko du. Dozena erdi aktorek jokatuko dute obra eta haien artean dago Zoila Berastegi arbizuarra. Javier Perez Eguarasen eta Fuensanta Onrubiaren esanetara ariko dira aktoreak. Gaurko mustutzea eta gero, bihar eta etzi 20:00etan emanen dute obra. Eta ordutegi berean errepikatuko da heldu den asteburuan.

Alejandro Ricañoren obra da taularatuko dutena. Kritikaren eta itxaropenaren artean dabil. Antzezlaneko pertsonaiak diseinuzko kafetera bategatik edo tapa duen komuneko taza bategatik maite dituztenak txikitzeko gai dira. Baina, elurra begiratzean, aldi berean, une batez lasaitu eta euren buruarekin topatzen dira. Duten dirua edo euren ipurmasailen erosotasuna baino askoz gehiago direla dakite, une batez bada ere.