Herrien Artekoa: Atzera ere Arbizuk berdindu

Guaixe 2014ko ekainaren 10a

Atarrabiaren kontra jokatutako lau partidatan, bina irabazi zituzten Arbizuk eta Atarrabiak

Asteburuan Nafarroako Herrien Arteko Pilota Txapelketako 5. Jardunaldia jokatu zen. 2. mailan Arbizuk eta Atarrabiak berdindu zuten, jokoan zeuden 4 partidetatik bina irabazi baitzituzten. Arbizuarrak kimuetan eta haurren mailan gailendu ziren.

Emaitzak
Kimuak: Imaz-Mariñelarena (Arbizu) 18 / Lakabe-Ardanaz (Atarrabia) 2
Haurrak: Olaetxea-Petriati (Arbizu) 18 / Torrecillas-Fava (Atarrabia) 1
Jubenilak: Nazabal-Goikoetxea (Arbizu) 8 / Garatea-Aiesa (Atarrabia) 22
Seniorrak: Murgiondo-Agirre (Arbizu) 20 / Zuasti-Telletxea (Atarrabia) 22