Anitz Eskisabel Barandiaran aske

Guaixe 2014ko uztailaren 2a

Anitz Eskisabel Barandiaran. Goierriko Hitza.

Arbizun familia duen Anitz Eskisabel Barandiaran gaur goizean Topaseko espetxetik atera da, zigorra bete ondoren. Ibon Fernandez Iradiri bere garaian atzemandako dokumentuetan oinarrituta, hainbat atxiloketa egin zituen poliziak. 2005eko otsailaren 9an atxilotu zituzten Eskisabel eta beste 13 pertsona. Atxiloketa haiek guztiak Baltasar Garzon epaileak agindutako sarekada "prebentiboen" barruan kokatu ziren. Eskisabel atxilotu zutenetik 2007ko ilbeltzaren 24 arte preso egon zen. 2010eko ilbeltzean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zuten beste hainbatekin batera eta 6 urteko espetxe zigorra ezarri zion, ETArekin kolaboratu zuelakoan. 2010eko garilaren 5etik zegoen preso.