Pabilioi batean 405 marihuana landare atzeman ditu Foruzaingoak

Guaixe 2014ko uztailaren 3a

Garagarrilaren 19an Foruzaingoa 23 urteko arbizuar bat atxilotu zuen, osasun publikoaren kontrako delitua eta argindar kontsumoan 5.000 euro inguruko balioa duen iruzurra egitea egotzi zioten. Foruzaingoa jakinarazi duenez, 405 marihuana landareak behar bezala hazteko azpiegitura opatu zuten foruzainek: haizegailuak, erauzgailuak, berogailu, humifikatzaileak eta landareen mantenurako lanabesak. Foruzaingoak zabaldu duenez, kontagailuaren aurretik egindako argindar hartune bat ere opatu zuten pabilioian. Ondoren egindako miaketetan foru poliziek saldu eta banatzeko prest zegoen marihuana opatu zutela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak.