Lau t´erdiko txapela Olaizolarendako

Guaixe 2014ko uztailaren 7a

Nahiz eta hasieran Ezkurdia aurreratu, goizuetarrak irabazi du, 22-11. Hala ere, partida ikusgarria jokatu du arbizuarrak

Sanferminetako lau t´erdiko finala bukatu berri da. Sekulako giroa izan da bomboneran eta Labrit goitik behera bete dute zaletuek. Joseba Ezkurdiak eta Aimar Olaizolak jokatu dute finala. Partida oso lehiatua eta ikusgarria izan da, zaletasuna sortzen duen horietakoa. Hasieran aurreratu egin da arbizuarra, baina gero markagailuari buelta eman dio Olaizolak eta txapela jantzi du, 22-11 irabazi eta gero. Nahiz eta galdu, Ezkurdiak bikain jokatu du eta hasieran gauzak oso zail jarri dizkio Olaizolari.