Hilaren 3tik 14ra Aste Beltza ospatzen ari dira Xixonen. Jaialdi horren ardatza polizia-literatura da, hainbat festa-elementurekin batera: kontzertuak, liburu azoka, azokak, gastronomia eta beste. Aste Beltzeko egitarauaren barruan, Jon Arretxek gaur bere azken liburua, Hutsaren itzalak, aurkeztuko du. 19:00etan izanen da. Ondoren, 21:30ean, arbizuarrak beste lau idazlerekin batera mahainguru batean parte hartuko du. Guztiek ere gaur egun nobela beltza zergatik idatzi galderari erantzun beharko diote.