Jon Arretxe idazleak bihar, 13:00etan, Bartzelonako Negra y Criminal liburu-dendan aurkeztuko du bere azken liburua, Hutsaren itzalak. Polizia-nobela, beltzean eta intriga-nobelan espezializatutako dendan Toureren azken pasadizoen berri emanen du arbizuarrak.
Herenegun Xixonen gauza bera egin zuen Arretxek. Asturiasko hirian ospatzen ari den Aste Beltzeko egitarauaren barruan arbizuarrak gaur egun nobela beltza zergatik idatzi galderari erantzun behar izan zion mahainguru batean parte hartu zuen.