Palestinarekiko elkartasun ekitaldiak deitu ditu udalak

Guaixe 2014ko uztailaren 24a

Palestinarrak Arbizun bisitan izan dira aurretik.

Gaur izanen dira, 19:00etatik aurrera

Israelek Palestinako Gaza eremuaren kontrako eraso militarra salatzeko eta palestinarrei elkartasuna adierazteko Arbizuko udalak ekitaldia antolatu du gaurko. 19:00etan San Juan ermita ondoan landatutako olibondoaren ondoan jarri du hitzordua Arbizuko Udalak. Hango ekitaldia despeditu eta gero parte-hartzaileak plazara jaitsiko dira eta han, 19:30ean hitzaldia izanen da. Martxelo Diaz kazetaria eta Palestinan brigadista izandakoa izanen da hizlaria.

Senidetza
Arbizu 2005eko garagarrilaren 14an Palestinako Zisjordanian dagoen Marda herriarekin senidetu zen. Senidetze horren ondorio izan dira gerora zenbait arbizuarrek Palestinara egindako bidaiak, palestinarren eskaerari erantzunez udalak Israeli boikot egiteko deialdia zabaltzea eta bat egitea, Olibondoetatik Apartheid Hesira liburua edota palestinarren bizimodua erakusteagatik Nazioarteko Kooperazioarako Garapenerako  Espainiako Agentziak eta Hezkuntza Ministerioak Arbizuko eskolari emandako saria.