Arbizuko Udalak gutunazal itxien bidezko enkante publikoan herrian bertan dauden dozena bat lursail urbanizatu salduko ditu, 6 lotetan banatuta. Guztiak salduz gero 489.855 euro jasoko lituzke udalak. Haietan interesa dutenek euren eskaintzak irailaren 19ra arte aurkeztu ditzakete udaletxean.
Lotea Non Lursailak salgai Egin daitezkeen etxeak Lizitazio kopurua
1. San Juan Bidea 6 5 138.240
2. Iruña etorbidea 1 1 44.115
3. Arnatz 1 1 43.140
4.Akerruntza-Beriain artean 1 1 51.355
5. Akerruntza 1 2 75.680
6. Akerruntza 1 5 137.325