Agorrila despeditzeko, Sandindeiko erromeria

Guaixe 2014ko abuztuaren 29a

Basoa majo bazkalduko dute. Argazkia: www.arbizu.info

Data aldatuta, bihar, erromeria, ospatuko da Arbizun.

Txistulariak lagun, arbizuarrak Aralar aldeko basoan dagoen Sandindei bordarantz abiatuko dira. Ibilbidea eginda, batutako arbizuar guztiendako aate pixka bat izanen da. Mahaiaren bueltan bazkaltzeko garaia etorriko da gero. Hori bai, bazkaldu aurretik eta ondoren ez da ez musikarik ez dantzarik faltako. Ilundu aurretik, trikitixa doinuak lagun, festa giroan Arbizurako bidea hartuko dute. Plazako dantzaldiarekin (21:00etatik 22:30era eta 00:00etatik 3:00etara) parranda luzatu eginen dute Arbizun.

Arbizuarrek Sandindei eguna 2005etik ospatzen dute. Sanjuanetatik kanpo herritarrendako festa egun batean biltzeko premia ikusi zuten eta erantzuna bikaina izan zen. Aurten arte agorrilaren erdialdean ospatu izan da, baina hilaren akaberara aldatzea erabaki dute. Oporrak edo zubia dela eta, azken bi urteetan jende gutxiago ibili da eta jende gehiago animatzeko eta festa bera indartzeko azken asteburua pasatzea erabaki dute.