Arretxeren asteburu madrildarra

Guaixe 2014ko urriaren 1a

Aurreko astean bere azken eleberriaren gaztelerazko bertsioa, Sombras de la nada, aurkeztu zuen Jon Arretxek Madrilen. Ostegun eta ostiralean liburu-denda banatan eman zituen azalpenak Arretxek, Paco Gomez Escribanok aurkeztuta. Larunbatean, aipatu bi egileek euren lanak aurkeztu zituzten, Cecilia Herrerosek gidatuta.