Nafarroako Harakinen Gremioak antolatuta, igandean, elkartearen egoitzan jokatu zen IX. Nafarroako Txistorra lehiaketa. 51 txistorra ekoizlek aurkeztu zituzten euren txistorrak lehiaketara. Epaimahaiak 10 finalista aukeratu zituen eta haietatik txapela Tafallako Hermanos Sarnago harategiko jabeei eman zien. Finalisten artean Arbizuko Anastasio Razkin harategiko txistorra zegoen. Pozik jaso zuten euren produktuaren kalitatea ziurtatzen duen diploma eta mandarra.