Aski asko ezaguna da Jon Arretxe arbizuarraren idazle ogibidea. Askok ez dakitena da abesbatza batean ere kantari ari dela. Premier Ensemble abesbatzan ahots baxua da bere korda. Abesbatza hori, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin eta hainbat abeslari protagonistekin batera Marina obra eskainiko dute. Garesko Emilio Arrieta sortzailearen obra da, bere heriotzaren 120. urteurrenean Iruñeko Gaiarre antzokian emanen dena, gaur eta larunbatean.