Talde ultraeskuindarreko hiru kide izanen dira epaituak. Falange y Tradición taldeak 2009ko otsaila eta lastaila bitartean frankismoko biktimen oroigarriak hautsi eta ezker abertzaleko kideen kontrako ekintzak eta heriotza-mehatxuak egin zituen. Hala, urte hartako agorrilaren 20an Arbizuko udaletxean lau udal ordezkariren izenak eta haien kontrako heriotza mehatxu pintaketa (orain zelatan, bihar hilko zaituztegu) agertu zen.
Urte hartako lastailaren 23an egindako sarekadan Guardia Civilak taldeko bost kide atxilotu zituen. Haietako hiru epaituko dituzte eta fiskaltzak 7 urteko espetxe zigorra eta eragindako kalteak ordaintzeko 4.500 euro eskatu ditu. Arbizuko Udala ere akusazio partikular gisa izanen da epaiketan.