Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteen eta beste hainbat euskal herritarrek pairatutako torturak salatzeko kontzentrazioa eginen da gaur Arbizun. Haien artean Ainara Ladron arbizuarra eta Imanol Salinas olaztiarra daude. Stop tortura! 28ak ere libre! Epaiketa politikorik ez! leloa izanen du elkarretaratzeak.