Petriati antzezle

Guaixe 2014ko azaroaren 12a

Zigor Etxaburu eta Garbiñe Petriati. Argazkia: www.goiena.eus

Lastailaren azken egunean Oñatin ikuskizun baten emanaldi bikoitza egin zuten. Antzerkia, musika, dantza, ikus-entzunezko materiala eta lekukoen kontakizunak, denak uztartu ziren ikuskizunean. Bernat Alberdik zuzendu zuen Euskara, añubea eta eguzkibegixa ikuskizuna. Euskarak historian zehar izan duen jazarpenari buruzko ikuskizuna da taularatu zutena.

Ikuskizuna ontzen 60 pertsona aritu ziren. Haien artean Garbiñe Petriati arbizuarra, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko buru dena. Zigor Etxaburuarekin batera (Euskarako zuzendaria Gipuzkoako Foru Aldundian) euskararen gaur egungo egoeraz aritu ziren.