Herriko ikastolak 40 urte bete ditu

Guaixe 2014ko azaroaren 28a

Bihar, larunbata, 12:00etatik aurrera ekitaldia izanen da plazan.

Arbizuko Andra Mari Ikastolak 40 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu dute. Ekitaldi hori baliatuko dute orain arte egindako ibilbideari eta lagundu duten guztiei aitortza egin eta esker ona adierazteko. Ospakizuna 11:30ean trikitilari doinuekin abiatuko da. Ekitaldia, berez, eguerdian hasiko da. Bertsoak, ekitaldirako propio prestatutako bideo-emanaldia, argazki erakusketa, talde-argazkia, aatea eta beste izanen dira.