Biharko Arbizuko Gazte Asanbladak (AGA) hainbat ekitaldi biltzen dituen egitaraua prestatu du. Gazteek eguerditik aurrera izanen dute zeregina. Biharko egitarau betearen sarrera gisa, gaur AGAren ibilbidearen errepasoa eginen dute. Seigarren aldia da AGAk Gazte Eguna udazkenean ospatzen duela, lehen maiatzean egiten baitzen.
Egitaraua
Azaroak 28, ostirala
19:00etan Burrunbada.
22:00etan AGA memoriak.
Azaroak 29, larunbata
12:00etan Txupinazua eta auzatea.
13:00etan Triki bertso poteua.
14:30ean Bazkaia.
17:00etan Gazte asanbladen arteko txapelketa.
18:00etan Elektrotxaranga.
20:00etan 28ak libre, kontzentrazioa.
21:00etan Boikatada.
23:00etan Kontzertuak: Karroña eta Zartako-k.