Sakanako Dendarien Elkarteak egindako aurreneko sustapen kanpainak badu saritua: Elena Lizarraga arbizuarra. Etxarri Aranazko Iñaki oinetako-dendan erosketa egiteak eman dio saria. Elkarteko kide diren 42 dendetan azaroan barna erosketak egiten zituzten bezeroak zozketarako txartel bana eskuratu zuten eta zozketak zori ona Arbizura eraman du.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak jakinarazi du Altsasuko Dendari Elkarteari (ADE) eta Dendari Elkarteen Federazioari diru-laguntza eman diela. ADEk merkataritza dinamizatzeko, kontsumoaren sustapenerako kanpainetarako merkataritza animaziorako eta abarretarako erabili du diru-laguntza.