Elkartasun Eguna prest

Guaixe 2014ko abenduaren 19a

Bihar, larunbatean, 10:00etatik aurrera euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko azoka, herri bazkaria eta kontzertuak Arbizun.

Arbizuko elkartasun taldeak, Argi Bidea gazte elkarteak eta herriko hainbat tabernek –Karrika, Baxerri, Jubilatuen Taberna, Arrauts eta Kiroldegiko taberna– Elkartasun Eguna antolatu dute biharko, larunbaterako. Antolatutako ekitaldiekin euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatu nahi dute.

Goizeko 10:00etan zabalduko ditu ateak artisautza eta eskulan azokak, plazan. Euria ari badu, pilotalekuan izanen da. 14:00ak bitartean gozatu ahal izango da azokaren eskaintzaz. Ondoren herri bazkaria hartuko du Aldabide elkarteak, 14:30ean. Txartelak ohiko tokitan daude salgai. Eta giroa borobiltzeko gauean kontzertuak antolatu dituzte Argi Bidea elkartean. Northern Pride taldea igoko da oholtzara, eta ondoren sorpresaren baterako tartea egongo da.