Arratsaldean pasako da epailearen aurretik Balda

Guaixe 2015eko urtarrilaren 14a

Etxarrin egindako bilkura.

Astelehenean atxilotu zuen Guardia Civilak Fran Balda. Herrirako diruzaina leporatuta Madrilgo Tres Cantos kuartelean dute, komunikatutako atxiloketan. Eloy Velasco epailearen aurretik arratsaldean da arbizuarra.

Espetxe politika salatzeko eta presoen kaleratzea eskatzeko Sortuk atzorako deitutako kontzentrazioak, herenegungo sarekadaren salaketa ere bihurtu ziren Etxarri Aranatzen ehundik gora pertsona elkartu ziren eta Altsasun 100 bat. Presoei elkartasuna adierazten eta mobilizatzen segitzeko deia luzatu zen kontzentrazioetan. Aldi berean, gaur, 20:00etan Arbizuko plazan eginen den batzarrean eta larunbatean, 17:00etan Donostian eginen den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu zuten. Azken hori makina bat eragilek Giza eskubideak, konponbidea, bakea leloarekin deitu dute.