Arbizuko Udala, Irrizale

Guaixe 2015ko mar. 7a, 12:57
Saria jaso zuten guztien talde argazkia. Berria.eus

Irria, haurrendako euskarazko argitalpena zabaltzen laguntzeagatik jaso du saria.

Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”-ek azaldu duenez, Irrien Lagunak Kluba “euskaratik, geure baliotatik eta auzolanetik” sortu zen, haurrendako argitalpenak eta produktuak eskaintzeko asmoz. Besteak beste Irria aldizkaria ekoizten du eta klubak 5.000 bazkide dauzka. Anabel Arraiza lakuntzarra da Irrien Lagunak klubeko arduradunetako bat. Haurrendako argitalpen hau zabaltzen lagundu duten 25 talde eta entitateei Irrizale saria eman zieten ostiralean, Albaola itsas faktorian, Pasaian. Tartean Arbizuko Udalak jaso zuen Irrizale saria, eta udal ordezkariek Bizipoza auzolan liburua hartu zuten opari.