Punk Oi! doinuak Astintzen festan

Guaixe 2015ko mar. 28a, 09:22

Gaur, 18:45etik aurrera, Etxarri Aranazko gaztetxean

Nafarroako punk oi! eta kaleko musikaren beste estiloen eszena indartzeko sortu zen Kateak Astintzen bloga. Estilo horretako taldeen berri ematearekin batera jaialdiak antolatzen dituzte blogaren inguruan dabiltzanak. Astintzen Fest da horren adibidea. Gaur laugarren edizioa eginen da Herdoil (Barañain-Iruña), Bahiketa (Iruñerria), Karroña (Oibarre), Aztarna (Iruña), The Guilty Brigade (Atarrabia), JaleO (Tafalla), Ahuntzape (Mendillorri) eta Vomitando al Personal taldeen emanaldiekin. Aurretik, 18:00etan hasita, Euskal Herriko banatzaile antikomertzialen materialaren azoka izanen da.