Sakanako 4x4 Topaketarako atzerakontuan

Guaixe 2015ko api. 9a, 13:21

Sakana 4x4 taldeak apirilaren 11 eta 12rako antolatu du todoterrenoen kontzentrazio erraldoia

Todoterrenoek eta 4x4 ibilgailuek apirilaren 11n dute hitzordua, Sakana 4x4 Topaketa antolatu baita apirilaren 11 eta 12rako. Sakana 4x4 taldean zuloz, urez eta lohiez betetako hainbat eremu prestatuko ditu Arbizuko industrialdean. Izena ematen duten todoterrenoek larunbatean norabide batetik bestera gurutzatu beharko dituzte eremu horiek, eta igandean, kontrako norabidea osatu beharko dute.

Sakanako 4x4 Topaketak jendetza biltzen du urtero. Arrakastatsua izaten da, bai parte-hartzaileen aldetik –aurreko urtean 33 todoterreno lehiatu ziren– baita proba jarraitzera biltzen diren ikusleen aldetik ere. Antolakuntzaren esanetan, 2014an topaketako bi egunak kontuan hartuta 3.000 lagun bildu ziren Arbizun. Iruñeko Txankete izan zen 2014ko Sakana 4x4 Topaketako irabazlea eta bigarren postuan sailkatu zen Josu Lizarraga urdiaindarra.

www.sakana4x4.com
Taldearen informazio guztia.