Lore azokak zazpi postu izanen ditu

Guaixe 2015ko api. 17a, 11:13

Igandean, 10:00etatik 14:00etara, Arbizuko plazan.

Arbizuk loreekin duen hitzorduari ez dio aurten ere huts eginen. Orain landatu edo aldatuko diren loreak asko edertuko baitute herria hurrengo aste eta hilabeteetan. Horren jakitun Arbizuko Udalak 2010ean lore azoka antolatu zuen estreinakoz, urtez urte segida izan duena. Plazan zazpi salmenta postu egonen dira igandean. Haietatik seik landareak salduko dituzte eta zazpigarrenak artisau loreak. Landare eta loreak ez dira igandean Arbizuri kolorea emanen dioten bakarrak, master mailako bizikleta proba ere baitago.