Nafarroako Herrien Arteko Pilota Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da. Bigarren mailan Atarrabiaren kontra lehiatu zen Arbizu eta berdinketarekin despeditu zuten lehia bi taldeek. Atarrabia gazteen eta seniorren partidetan gailendu zen eta Arbizu kimuen eta haurren partidetan. Asteburu honetan Arbizuk Ultzama izango du aurkari. Partidak Arbizun lehiatuko dira, larunbatean, 10:30etik aurrera.
Emaitzak
Kimuak: Agirre-Garralda (Atarrabia) 10 – Imaz-Gorrotxategi (Arbizu) 18
Haurrak: Jubera-Romero (Atarrabia) 3 – Olaetxea-Petriati (Arbizu) 18
Gazteak: Aiesa-Bidaurreta (Atarrabia) 22 – Nazabal-Goikoetxea (Arbizu) 13
Seniorrak: Zuñiga-Garatea (Atarrabia) 22 – Arruti-Agirre (Arbizu) 17
Asteburukoa
Arbizu / Ultzama (larunbatean, 10:30etik aurrera, Arbizuko kiroldegian)