Arbizuk festetako kartel lehiaketa deitu du

Guaixe 2015ko mai. 27a, 12:51

Aurtengo festak iragartzeko kartela aukeratzeko Arbizuko Udalak lehiaketa antolatu du. Herriko festak gai gisa hartu beharko dituzte sortzaileek euren kartel proposamena ontzeko. Irudiari ezinbestean honako testua gehitu beharko zaio: Arbizuko San Juan festak 2015. Ekainaren 23tik 28ra.

LHn eta DBHko 1. eta 2. mailan ari diren haur arbizuarrendako da lehiaketako mailetako bat. Haurrek euren lanak ohiko tamainako kartulina bat izanen dute euskarri gisa eta edozein teknika erabiltzeko aukera izanen dute. Helduen mailan parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkezteko aukera izanen dute, A3 tamainakoak.

Lanak plika sistema erabiliz aurkeztu beharko dira asteleheneko 14:00ak baino lehen Arbizuko udaletxean. Haurren mailako irabazleak 50 euroko saria eskuratuko du, helduen mailan, berriz 150. Informazio gehiagorako: www.arbizu.info.