Herrien artekoa: Arbizu eta Ultzama

Guaixe 2015ko mai. 28a, 08:36

Herrien arteko pilota txapelketako 3. jardunaldian bina berdindu zuten Arbizuk eta Ultzamak

Asteburuan Nafarroako Herrien Arteko Pilota Txapelketako 3. jardunaldia jokatu zen. Arbizuk Ultzama izan zuen arerio, eta atzera ere berdindu egin zuen Arbizuk. Kimuetan eta haurretan arbizuarrak gailendu ziren eta gazteetan eta helduetan, aldiz, ultzamarrak. Asteburuan 4. jardunaldia jokatuko da. Arbizuk atsedena dauka.  

Emaitzak
Kimuak: Gorrotxategi-M Imaz (Arbizu) 18 / Etxeberria-Sarasa (Ultzama) 13
Haurrak: J.Olaetxea-M.Petriati (Arbizu) 18 / Torres-Huarte (Ultzama) 3
Gazteak: U.Nazabal-A.Goikoetxea (Arbizu) 14 / Aizpurua-Gaskue (Ultzama) 22
Helduak: A.Arruti-I Agirre (Arbizu) 7 / Redin-Landaribar (Ultzama) 22