Benito Lertxundiren kantaldia

Guaixe 2015ko mai. 29a, 13:33

Larunbatean, 22:00etan, Arbizuko kiroldegian.

 

Bere azken lana, Oroimenaren Oraina (2012, Elkar) diskoa aurkeztera etorriko zaigu larunbatean Benito Lertxundi. Zortzi kantuk osatzen dute diskoa. Oriotarrak duen eskarmentuarekin, ohi duenez sortze lan zaindua eskaini zuen azken lanean, sakona eta sentsuala era berean. Lurpean zehar erretena irekitzen doan ur isuriaren antzera, bizitza, norberaren barruan gertatzen eta garatzen doan zerbait dela argitzen dute poesiek eta kantuek. Benito Lertxundik esperientzia hori berarekin partekatzeko gonbitea luzatzen digu disko berrian. Lau hamarkada baino gehiago kantuan darama kantariak eta gitarra aldean duela, atzera ere, Arbizuko kiroldegiko eszenatokira igoko da.

Sarrerak aurretik Arbizuko Kiroldegi eta Karrika tabernetan eta Altsasuko Biltoki tabernan eta Kutxabanken daude salgai.