Miren Mendinueta Lakuntzak 2011ko azaroaz geroztik izan duen udal aginte makila Maria Carmen Marañon Chascori pasako dio. Zerrenda bakarra aurkeztu zen udala berritzera, EH Bildurena eta hautagaitzako kideek osatuko dute udala. 392 arbizuarrek botoa jaso du zerrendak, aurreko deialdian baino 110 gutxiago. Boto zuriak 130 izan ziren igandean, 2011n baino 48 gehiago. Parte hartzea 3,5 puntu jaitsi zen igandean.
Arbizuarrek parlamenturako gehien babestu duten zerrenda EH Bildu izan da, botoen erdia baino pixka bat gehiago lortuz eta bigarren indarraren kopuruak bikoiztuz. Bilduk 2011n lortu zuen babesa 42 boto eta 8,67 puntutan jaitsi da. Udalerako baino 80 boto gutxiago ditu koalizioak parlamenturako. Arbizuar botomaileen ia herenak Geroa Bairen alde egin zuen. NaBaik aurreko deialdian lortu zuena baino 13 boto eta 1,62 puntu gehiago. Bi koalizioen emaitzen baturak duela lau urteko emaitzekin 29 botoren galera islatzen du. Podemos-Ahal Duguk hirugarren indarraren postua kendu dio UPNri Arbizun. Erregionalistek 4 boto eta 0,86 puntu galdu dituzte lau urtetan. Bestalde, zortzi arbizuarrek leial jarraitzen dute PPri botoa ematen. Parte hartzea 1,73 puntu handitu zen.
Udalaren osaera
EH Bildu
1. Maria Carmen Marañon Chasco
2. Francisco Javier Razkin Flores
3. Aizaga Zeberio Petriati
4. Migel Angel Urkia Arretxe
5. Monica Etxebarria Ariznabarreta
6. Jesus Maria Mendinueta Urdanoz
7. Miren Mendinueta Lakuntza
8. Jesus Mendinueta Razkin
9. Iraitz Goñi Diaz