Migel Moreno txapelduna Arbizuko Squash Txapelketan

Guaixe 2015ko eka. 1a, 10:55

Sei hilabeteko txapelketa luzearen buruan erabaki da txapelduna

Sei hilabeteren ondoren, despeditu da Arbizuko Squash txapelketa. Txapelketa Arbizuko kiroldegian jokatu da eta parte-hartzaileek adierazi dutenez, “luzea eta gogorra” izan da. Migel Moreno izan da txapelduna, Jabi Mendinueta eta Juanan Morenoren aurretik. Xabier Pereda laugarrena sailkatu zen, Txomin Goikoetxea bosgarrena eta Jose Angel Murugarren seigarrena.