Hilabete atzeratu da FyTko kideen epaiketa

Guaixe 2015ko eka. 8a, 09:42

Gaur eta bihar epaitu behar zituzten Espainiako Auzitegi Nazionalean Falange y Tradición taldeko hiru kide. Baina epaiketa hilabete atzeratuko da, garilaren 13 eta 15 bitartean egiteko. Epaituetako baten prokuradoreak auto istripua izan zuen maiatzean eta zauriak sendatu bitartean epaiketan ezin zenez egon, hura atzeratzea onartu du Fernando Grande Marlaskak.

Talde terroristako kide izatea leporatu diete Javier Lopez Monreali, Jose Ignacio Irustari eta Borja Illerari. Gutxienez 19 ekintzaren ardura leporatzen diete. Horien artean dago 2009ko agorrilaren 20an Arbizun egindakoaa. Egun hartan lau zinegotziren izenak eta haien kontrako heriotza mehatxuak (“orain zelatan, bihar hilko zaituztegu”) agertu ziren idatzita Arbizuko udaletxeko fatxadan. Aldamenean Falangeren logotipoa eta “Otsaportillo 1936.Gora Barandalla!” idazkia zeuden. Gerora Falange y Tradición taldeak bere gain hartu zituen Euskal Herrian egindako 25 eraso, baina zerrendatu gabe. Lastailaren 23an atxilotu zituzten taldeko bost kideak.