Juul aitortza Arretxeri

Guaixe 2015ko eka. 9a, 10:22
Sarituen talde-argazkia.

Literatura sustatzeko proiektuen artean Juul hauteskundeak ditu Nafarroako Ikastolen Elkarteak. Liburuaren egunean ikasleek euren liburu eta ilustratzaile gogokoenak aukeratu zituzten hauteskunde bide. Eta pasa den asteartean Iruñean sari banaketa egin zuten. Ikasleek gogoko zuten liburuen artean Jon Arretxek idatzitako Beti iparralderatz liburua zegoen eta horregatik saria jaso zuen arbizuarrak.