Herrien Arteko Pilota Txapelketa: Arbizuk Zizurren kontra galdu

Guaixe 2015ko eka. 10a, 08:40

Arbizuk kimuetan irabazi zuen, baina beste hiru partidatan Zizur nagusitu zen

Asteburuan Herrien Arteko Pilota Txapelketako 5. jardunaldia jokatu da. Bigarren mailan, Arbizuk Zizurren kontra jokatu zuen igandean Arbizuko kiroldegian. Kimuetan Arbizu gailendu zen, baina gainontzeko partida guztietan, hau da, haurretan, jubeniletan eta seniorretan, Zizur. Asteburuan 6. jardunaldia dago jokoan. Ostiralean, Arbizuk Esteribarren kontra jokatuko du, 17:30etik aurrera, Arbizuko kiroldegian.

Arbizu / Zizur
Kimuak: Gorrotxategi-Imaz (Arbizu) 18 / Roldan-Oroz (Zizur) 6
Haurrak: Olaetxea-Petriati (Arbizu) 12 / Arribillaga-Barriola (Zizur) 18
Jubenilak: Nazabal-Goikoetxea (Arbizu) 7 / Barriola-Roldan (Zizur) 22
Seniorrak: Arruti-Agirre (Arbizu) 12 / Garcia de Albizu-Sarasibar (Zizur) 22