Gure Esku Dago dinamikak arbizuarrak igandean jostun izatera gonbidatu ditu, 19:00etan, plazan. Erabakitze eskubidearen aldeko ehuntze lan kolektiboa sustatzen ari da dinamika Euskal Herrian barna. Oihal zatiak saldu, haiek erabakitze eskubidearen aldeko aldarriekin jantzi eta elkarrekin josteko gonbitea da etzikoa. Herri guztietako oihal zatiak erabakitze eskubidea irudikatzen duen hautestontzi handi bat eraikitzeko erabiliko dira hilaren 21ean, Iruñean. Arbizun joste tailerraren lana arinago egiteko musika eta taloak izanen dira. Argazkia ere eginen dute. Bestalde, Gure Esku Dagoren kamixetak eta 21eko Iruñeko ekitaldirako sarrerak ere salgai izanen dira.