Herrien Arteko Txapelketa: Goizuetak Arbizu menpean hartu zuen

Guaixe 2015eko ekainaren 23a

Jokatutako lau partidatan gailendu ziren goizuetarrak

Asteburuan Nafarroako Herrien Arteko Pilota Txapelketako 7. jardunaldia jokatu zen. Bigarren mailan Goizuetaren kontra jokatu zuen Arbizuko Aldabidek. Lau partidatan gailendu ziren goizuetarrak.

Goizueta 4 / Aldabide 0
Kimuak: Apezetxea-Apezetxea (Goizueta) 18 / Gorrotxategi-Baztarrika (Arbizu) 9
Haurrak: Aizkorbe-Apezetxea (Goizueta) 18 / Olaetxea-Petriati (Arbizu) 7
Jubenilak: Salaberria-Salaberria (Goizueta) 22 / Nazabal-Flores (Arbizu) 4
Seniorrak: Apezetxea-Narbarte (Goizueta) 22 / Agirre-Arruti (Arbizu) 9