Ezkurdia Sanferminetako lau t´erdiko finalerdietara

Guaixe 2015ko eka. 25a, 08:30

Arbizuarrak 9 tantotan utzi zuen Retegi Bi final laurdenetan

San Juan festetan murgilduta dagoen Eibarko Astelena pilotalekuan jokatu zen Sanferminetako la t´erdiko Aspeko adarreko final laurdena. Joseba Ezkurdiak Julen Retegi izan zuen aurrez aurre. Badirudi arbizuarra ongi zaindu zela San Juan bezperan, ordu erdi eskasean Retegi Bi 9 tantotan utzi baitzuen. Partida ikusgarrian goitik behera gailendu zen Ezkurdia. Ezker eskuko hatza hautsi ondoren lehen partida zuen Retegi Bik, eta nabaritu egin zuen. Hasieran, 6-9ra arte, arbizuarraren erasoari eutsi zion, baina Ezkurdiak zazpi tanto sartu zituen segidan, partida erabakita utzita. Boleaz indartsuarekin lortutako azken tantoarekin 22-9 gailendu da Ezkurdia, txapelketan aurrera eginez.
Orain final erdietan Juan Martinez de Irujo izanen du zain. Final erdia Logroñoko Adarragan jokatuko da, uztailaren 3an. Partida horretarako entseatzeko aukera izango dute biek, izan ere bihar, ostiralean, Ezkurdiak Albisu bikote duela Irujo eta Zubieta izanen baititu aurkari.