Kontzertu bikoitza Arbizuko kanpinean

Guaixe 2015ko eka. 26a, 12:27

Larunbatean, 20:00etan, Rocio Madreselva ariko da eta, 24:00etan, Lena Andrea Ullrich.

Udako jaia antolatu du Arbizuko kanpinean egoitza duen Amari yoga magikoko eskolak. Ospakizunen artean biharko kontzertu bikoitza iragarri du. Emanaldia eskaintzen lehena Rocio Madreselva izanen da. Hainbat disko argitaratu ditu. Ahotsaren eta gitarraren laguntzaz “barrurantz bidaiatzeko” eskaintza eginen du Madreselvak. Lena Andrea Ullrichek txirula eta akordeoia jotzen ditu eta kantuan aritzen da. Arimari zuzendutako kantuak eskainiko ditu, munduko tokiko makina bat musikak eskainiz. Barne bakea eta meditaziorako doinuak dira bereak.