Arbizu festetan: balkoi sarien banaketa

Guaixe 2015ko eka. 25a, 18:15

Lorez apaindutako hiru etxe dotoreenei sari bana eman dio Arbizuko Udalak festetako egun handian. Epaileen arabera honako etxe hauek izan dira aurtengo dotoreenak: Argiñaren etxea, Juanenantxa eta Pellontxa. Erkuden Pereda, Asier Leitza eta Pello Reparazek jaso zituzten sariak hurrenez hurren. Epaile lanak Guaixeko bi lankidek egin zuten.