Arbizuarrak erromerian: Sandindei eguna

Guaixe 2015ko abu. 29a, 09:00

Txistulariak lagun, arbizuarrak Aralar aldeko basoan dagoen Sandindei bordarantz abiatuko dira Arbizutik kalejiran, 11:30ean. Ibilbidea eginda, batutako arbizuar guztiendako aate pixka bat izanen da 13:00etan. Mahaiaren bueltan bazkaltzeko garaia etorriko da gero. Ilundu aurretik, 19:00etan, eta trikitixa doinuak lagun, festa giroan Arbizurako bidea hartuko dute guztiek. Plazako dantzaldiarekin parranda luzatu eginen dute Arbizun.

Arbizuarrek Sandindeiko eguna 2005etik ospatzen dute. Sanjuanetatik kanpo herritarrendako festa egun batean biltzeko premia ikusi zuten eta erantzuna bikaina izan zen. Aurreko urtera arte agorrilaren erdialdean ospatzen zuten, baina aurreko urtean festa agorrileko azken asteburura pasatzea erabaki zuten.