Droga trafikoagatik atxilotuta

Guaixe 2015ko abu. 31a, 15:32

Guardia Zibilak ostegunean jakinarazi zuenez, Hego Euskal Herrian eta Errioxan estupefazienteak banatzen zituzten eta harremanetan ziren lau banda desegin zituen. 5 kilo speed eta 2,5 kilo marihuana atzeman zituen, kokaina, haxix edota heroina kopuruekin batera. 16 miaketa eta 28 atxiloketa egin zituen. Horietako bat Arbizun (aske da). Guztiei droga trafikoan aritzeagatik osasun publikoaren kontrako delitua egozten zaie. Baita erakunde kriminaleko kide izatea eta kapital zuriketa ere.